Antolaketa

Nekasarearen bitartez harremanetan jarri ginen produktorearekin (Iñaki Urkijo), hori dela eta, gure antolaketa baserritarren sare honetakoa da gutxi gora behera:

Astean behin Iñakik bere produktuak ekartzen dizkigu. Aldez aurretik berarekin adostu genuen zer eta zenbat kontsumituko genuen, berak jakiteko zenbat eta zer ekarri behar. Bakoitzari otzara bat ematen digu (egia esan, otzara baino motxila da) barazki, ogi, esne, arrautzekin... bakoitzak eskatzen duenaren arabera.

Honetaz aparte gutariko batzuk Esnetik kooperatibaren produktuak eskatzen ditugu. Esnekiak euren oinarria izan arren beste produktu asko ere eskeintzen dituzte. Jaki hauek ere Iñakik ekartzen ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina