2016(e)ko martxoaren 23(a), asteazkena

JAN TA JABE EKIMENAREN ESKUTIK:



Ezkerraldea multinazional gutxi batzuen eskuetan dauden merkataritza-gune erraldoiek hartutako eskualdea da; horiek bultzatzen duten kontsumo-eredua arduragabea da, eta ez du tokiko ekonomia eta garapena batere sustatzen, eta bai, aldiz, prozesamendu handiko eta osasuntsuak ez diren elikagaien kontsumoa. Eredu horren aurrean molde jasangarrien arabera ekoiztutako tokiko produktuak kontsumitzea proposatzen duten alternatibak daude; hartara, tokiko merkatua sustatzen dute, eta baztertzen dute gure etxeetara iristeko milaka kilometro iragan behar dituzten elikagaia

Jan Ta Jabe ekimenak eta Portugaleteko Merkatuak erakutsi nahi dute badaudela elikagaiak kontsumitzeko beste modu bat, beste eredu osasuntsu, gertuko eta bidezkoagoa

Guzti honengatik martxoaren 31an arratsaldeko 19etan burutuko dugun Hitzaldi-Tailerrera Gure Elikaduraren mito eta errealitateak gonbidatzen zaituztegu. Honen ostean Sagardogitzaren inguruan dastaketa mintzaldi bat egingo dugu UXARTE SAGARDOTEGIAREN arduradunarekin.(Portugaleteko Merkatuan)

2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna