Nortzuk gara


Barakaldoko Gurutzeta auzoan kontsumo talde bat abian jartzeko elkartutako pertsona ezberdinak gara. Talde plurala da, adin eta izaera aldetik. Elikagai osasuntsuak, kalitatezkoak eta naturarekiko errespetua mantentzen dutenak kontsumitu nahi ditugu, baserrien lana duinduz. Uste dugu era globalean gizartearen kontsumitzeko erak oso eragin ezkorrak sortzen dituela herrialde txiroetan, eta era berean hurbileko baserritarrei kalte egiten diela merkatuaren aurrean babez barik utziz. Beraz, elikadura burujabetzaren alde apostu egin nahi dugu, aldi berean natura eta gure osasuna zaintzen. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina